ABISU LEGALA

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. Artikuluan xedatutako informatzeko betebeharra betez, jakinarazi behar dizugu www.herrikirolak.biz URLa (aurrerantzean ataria) Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federazioaren domeinua dela , helbidea Martin Barua Picaza kaleko 27.eko 3.solairuan; 48003 Bilbo (Bizkaia), I.F.K.: G-48.261.895.

Atarian agertzen diren era guztietako markak, merkataritzako izenak edo zeinu bereizgarriak BIZKAIKO EUSKAL JOKO ETA KIROL FEDERAZIOAren edo hirugarrenen jabetza dira, eta ezin da ulertu gune edota zerbitzuetara jo edo hauek erabiltzeak erabiltzaileari ezein eskubide ematen diola aipatutako marka, merkataritzako izen edota zeinu bereizgarrien gainean.

Halaber, webean argitaratutako edukiak, bere diseinu grafikoa, irudiak, datu-basea eta iturburu-kodea ere BIZKAIKO EUSKAL JOKO ETA KIROL FEDERAZIOAREN edo hirugarrenen jabetza intelektuala dira, eta ezin da jo erabiltzaileari laga zaiola aipatutako edukien gainean dauden edo egon litezkeen ustiatzeko ezein eskubide Ataria eta honen bitartez eskaintzen diren zerbitzuak zuzen erabiltzeko hertsiki beharrezkoa denetik areago.

Webgune honetarako sarbidea erabiltzaileen erantzukizun bakarra da. Atarira jotze hutsak ez dakar BIZKAIKO EUSKAL JOKO ETA KIROL FEDERAZIOAREN eta erabiltzailearen artean merkataritza izaerako ezein harreman mota hastea.