1000 750 Bizkaiko Herri Kirolak

Bizkaiko Harrijasotze Txapelketetan izena emateko epea zabalik

1.mailan eta promozio mailan  izena emateko epea zabalik egongo da Apirilaren 27a arte. Lehen mailako lana ondorengoa izango da: KUBIKOA 113KG , ZILINDROA 113KG  ETA BOLA 100KG. Promozio mailako lana ondorengoa izango da:KUBIKA 88kg  eta  BOLA 88KG.

Lehen mailako txapelketan izena ematen duen kirolariak ezingo du promozio mailan parte hartu. Izena emateko era ohikoa izango da: herrikirola@gmail.com