718 1024 Bizkaiko Herri Kirolak

Euskadiko Sokatira txapelketa ospatuko da Larunbatean Erandion

 

Larunbat honetan, Otsailak 4, Euskadiko Sokatira Txapelketaren jardunaldi berria izango dugu Erandioko Altzaga Kiroldegian.

Bertan, Gizonezkoen 640KG finala eta Emakumezkoen 405KG finala jokatuko dira. txapelketa arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta Gizonezkoen finalean hiru talde Bizkaitar izango ditugu: Sokarri (Arrigorriaga), Gaztedi (Laukiz) eta Murueta. Gure taldeek Ibarra talde Gipuzkoarra, Beti Gazte talde Nafarra eta Zuraide talde lapurtarra izango dituzte aurrean. Emakumezkoen Finalean ordezkari bakarra izango dugu, Laukizko Gaztedi. talde Laukiztarrak Ibarra talde Gipuzkoarra eta Txantrea talde Nafarra izango ditu txapelaren lehian.