PRIBATUTASUN POLITIKA

Politika hau www.bizkaikoherrikirolak.eus guneari (aurrerantzean Ataria) eta Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeak  interneten eskainitako zerbitzu eta produktu guztiei aplikatzen zaie. Dokumentu honek enpresak web orriaren zerbitzuak erabiltzen direnean jaso eta biltzen duen informazio pertsonal mota laburbiltzen du. Norberaren Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoarekin bat etorriz, Atariaren bitartez emandako norberaren datu guztiak Bizkaiko Euskal joko eta Kirol Federakundearen erantzukizuneko eskuzko edota informatizatutako fitxategietan erantsiko dira, gure bezero, hornitzaile, harpidedun, izangai, erabiltzaile,… eta abarren administrazioko kudeaketa egiteko. Era berean, arloko enpresei laga ahal izango zaizkie berau beharrezkoa denean aipatutako xedeak zorrozki betetzeko. Horrela bada, Atarian erabiltzaile gisa erregistratzean, datuen titularrak, espresuki, izaera pertsonaleko bere datuak, deskribatutako xedeez, tratatu eta lagatzeko bere adostasuna adierazten du.

Erabiltzailearen lehentasunak biltegiratzeko, cookieak, logak, estekak eta bestelako teknologiak erabiltzea aurreikusten da gure zerbitzuen kalitatea hobetu, sarearen funtzionamendu tekniko ziurtatu eta prestazio berri eta hobeak garatzeko xedez. Cookieak desaktibatu edo baztertuz gero, gerta liteke Atariaren funtzio edota zerbitzuetako batzuek egoki ez funtzionatzea.

Atariak ez ditu kontrolatzen zure bilaketaren emaitza gisa erakutsitako webgune eta gure direktoriotiko esteka edo sarbideen gainean. Beste webgune hauek bere cookieak ipin ditzakete edo informazio pertsonala eska dezakete.

Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeak Erregistratutako Erabiltzaileei jakinarazten die horietara jo, ezeztatu, zuzendu eta horien aurka egiteko eskubideak erabiltzeko aukera dutela Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundearen fitxategietan jasota dauden norberaren datuen gainean, jakinarazpen idatziaren bidez, NANaren fotokopia batekin batera, Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeari  zuzenduta, hurrengo helbide honetara: Martin Barua Picaza kaleko 27.eko 3. solairua; 48003 Bilbo (Bizkaia).

Fitxategi hauek Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistroan behar bezala inskribatuta daude eta 1720/2007 Errege Dekretuak eskatutako Segurtasun Neurriak betetzen dituzte.

Aipatutako erabiltzaileek Ataria erabiltzeko baimena jasoko dute bertan bildutako baldintzak onartu eta bete ondoren bakarrik, eta horrela egin ezean gunea utzi beharko dute.