908 506 Bizkaiko Herri Kirolak

Taberna Goieta Zaldietan eta Miren Olabarrieta Astoetan, Bizkaiko txapeldun

Bizkaiko Zaldi eta Asto Proben txapelketak izan ditugu asteburu honetan Nabarniz eta Gatikan urrenez urren. Zapatuan Zaldien txanda izan zen Nabarnizen eta bertan Mungiako Taberna Goietak txapela irabazi zuen Markina-Xemeingo Patxuaren aurretik. Igandean Asto Proben txapelketaren finala genuen Gatikan eta zenbait partaidek utz egin eta gero lau asto lehiatu ziren txapelaren borrokan. Garaipena Gamiz-Fikako Miren Olabarrietarentzat izan zen.