2021eko lizentziek 40€ko prezioa izango dute
Une zailak izaten ari dira herri kirol familia osatzen dugun estamentu ezberdinentzat.Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federazioa jakitun da horretaz eta ondorioz 2021eko lizentzien prezioa 10€ jeistea erabaki du, Euskadiko Herri Kirol Federazioaren oniritzia jaso ondoren. 10€ horiek jeitsita, bizkaiko federazioak ez du inolako irabazirik izango lizentziekin.
Lizentziak datorren ostegunetik aurrera, urtarrik 7, berritu ahalko dira Federazioko bulegoan. Horretarako hau da jarraitu beharreko pausoa:
- 40€ko diru sarrera egin Federazioko Kontu zenbakira: ES45 2095 0000 7850 6003 4041 (Kutxabank). Kontzeptu moduan izen abizenak jarri.
- Ondoren federaziora etorri lizentzia berriztatzera edo adierazi email bidez (herrikirola@gmail.com) berritu beharreko lizentzia eta atxikitu ordainketaren justifikantea.
- Lizentziak jasotzeko federazioko bulegotik pasa zaietezkete bulego ordutegian edota Asfedebin jasotzeko eskatu Federazioa itxita dagoenean.
- Lizentzia berrien kasuan emailean NAN-a eta argazki bat atxikitu.
Federazioko bulego ordutegia: Astelehenak eta asteazkean (10-14 eta 16-20), astearte eta ostegunak (17:00-20:00) eta ostiralak (10-14).
Asfedebiko bulego ordutegia:Astelehenetik ostiralera 8-21h eta larunbatak 9-14h.