KIROLETIK BAGOAZ EUSKARAZ

2023-09-07

Eusko Jaurlaritzak Kirol munduan euskararen erabilera sustatzen duten praktika onak saritzeko nahiarekin hurrengo publikazioa egin du:

Sariaren helburua da Kirolean euskararen normalizazioaren aldeko lanetan nabarmendutako pertsona, elkarte edo taldeen jarduna jende aurrean aitortu eta saritzea

Sariduna izaera bikoa izan daiteke:
1) Kirolean euskararen gizarte erabilera babestu, sustatu edo hedatzeko zereginetan nabarmendu diren erakunde edota kirol elkarteak (pertsona juridikoak).
2) Kirolean euskararen gizarte erabilera babestu, sustatu edo hedatzeko zereginetan nabarmendu diren pertsona fisikoak (adituak, ikerlariak, entrenatzaileak, presidenteak…)