ESKOLA KIROLAREN DENBORALDI BERRIA!!

2024-09-03

Aurten, beste urrats bat eman da, eta ordenagailu, telefono, tableta eta abarretara hurbilduko da Eskola Kirolaren informazio guztia. Dagoeneko eskuragarri duzue gure web-orrian: www.bizkaia.eus/eskolakirola

Berrikuntzak

Teknikarien alta

Denboraldi honetan, teknikari berriek (dagoeneko datu-basean ez daudenek) egoitza elektronikoaren bidez eman beharko dute alta. Egoitza elektronikora esteka honen bidez irits zaitezkete: sakatu hemen.

Behin alta emanda, entitateek edozein taldetan inskribatu ahal izango dituzte (kirolariei bezala).

Kirolari eta teknikari berrien alta

Bai kirolari berriek bai eskola-kirolean lehen aldiz parte hartu nahi duten teknikariek Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eman beharko dute izena. Egoitza elektronikora esteka honen bidez irits zaitezkete: sakatu hemen.

Kirolari berrien kasuan, gurasoentzako prestakuntza-ikastaroa gainditu izanaren ziurtagiria erantsi ahal izango dute eskabidearekin batera. Ondorioz, gomendatzen dugu lehenik prestakuntza egitea, horrela, alta egiterakoan titulua erantsi ahal izateko.

Hona hemen prestakuntzarako esteka, seme-alabei eskola-kiroletan lehen aldiz alta emateko asmoa dutenei bidal diezaiezuen: Formakuntza.

Guraso atzerritarrek NANik edo AIZrik ez badute eta bide horretatik alta hartzeko aukerarik ez badute. Denboraldi honetarako, guraso atzerritar horiek alta eman ahal izango diete beren seme-alabei, “Kirolariaren alta, aita, ama edo tutore atzerritarrarekin, NANik gabe” dokumentu betegarria beteta bidaliz ek.kudeaketa@bizkaia.eus helbidera. Alta baliozkoa izan dadin, posta elektronikoan aitaren, amaren edo tutorearen pasaportearen kopia erantsi beharko da.

Erakundea inskribatzea

Eskola Kirolean parte hartu nahi duten erakundeek Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eman beharko dute izena.

Adingabearen ongizatea:

Izena ematen duten erakunde guztiek izendatuta izan beharko dute adingabearen ongizate-arduradun gisa jardungo duen pertsona bat.

Pertsona horrek “Kirolean haurrak zaintzeko eta babesteko sentsibilizazio” eta “Adingabeak babesteko protokoloaren erabilera” ikastaroak egin beharko ditu. Era berean, kirol-arduradunak eta entrenatzaileek “Kirolean haurrak zaintzeko eta babesteko sentsibilizazio” ikastaroa egin beharko dute.

  • Adingabeak kirolean zaintzeko eta babesteko sentsibilizazioari buruzko ikastaroa: klikatu hemen
  • Protokoloaren erabilera eta adingabeen babesa kirol-inguruneetan: klikatu hemen

Era berean, erakundeek haurrak eta nerabeak babesteko protokolo bat eduki beharko dute.

Hemen deskargatu dezakezuen protokoloa.

Kirol Lanbideen Legera egokitzeko plana

2024/25 denboraldian honako titulazio hauek beharko dira:

• B kirol-taldea: HERRI KIROLAK

Entitatearen arduradunak:

Kirol bakarreko erakundeak: erdi-mailako hasierako I. edo C maila.

Inskripzioa egiteko unean teknikariak eskatutako titulazioa ikasten ari badira, prestakuntza hori egiten ari dela egiaztatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko dute.

Praktiketako entrenatzailea

Praktiketako entrenatzailearen figura sortu da. Figura horren pean inskribatu ahal izango da MADE edo I. mailako ikastaroa, erdi-mailako hasierako ikastaroa edo antzekoak egiten ari den pertsona oro.

Eskola-adineko kirolarien lizentzia federatua

Lizentzia federatua eskatzen zaien kirolari guztiek Eskola Kirolaren programan alta emanda egon beharko dute aldez aurretik.

Diziplina-neurriaren komunikazio-eredua

Entitateen eskura jartzen dugu diziplina-neurria jakinarazteko eredu bat. Aipatutakoa zigortutako kirolariaren aitak, amak edo tutoreak sinatu beharko du.

APP

Denboraldi honetan, teknikariei zuzendutako zatia jarriko dugu martxanMartxan dagoenean jakinaraziko dizuegu.

Loturetan sakatuz deskarga dezakezue APPa