Harrizulatzaile probak
modalitatea
deskargatu

Zertan datza?

Harri Zulaketa denbora jakin baten harri batzuei zuloak egitean datzan Herri Kirola da. Kirol hau egiten dutenei harrizulatzaile deitzen zaie.

Irabazlea zulo gehien egiten duen taldea edo norbanakoa izaten da. Kirolari batek zuloa egiten diharduen bitartean bigarren batek hauspoa erabiltzen du garbitzeko edota ura botatzen du errazago zulatzeko, beste hirugarren bat atsedenean dagoelarik.

Historia

Kirol honek meategietan du jatorria, izan ere harrietan lehergailuak sartu ahal izateko horrela egiten baitzituzten zuloak.

Gaur egun, kirola hedatuta dago batez ere Bizkaiko mendebaldean, bereziki Meatzaldean baina baita Ezkerraldean ere. Azken urteotan Bizkaiko beste eskualde batzutara hedatu da, Txorierri edo Busturialdera adibidez. Azken honetan gaur egun herri kirol modalitate hau praktikatzen duten bi talde daude.

Bitxikeriak

Gerra zibilaren ostean kirol hau desagertu egin zen baina 1998an Ortuellan ospatutako Euskal Jaian kirol hau berreskuratu eta lehiaketak egiten hasi ziren.