OHARRA 2024-10-16

2024-10-16

Kirolari eta epaile agurgarriok,
Idatzi honen bitartez ondorengoa adierazi nahi dizuegu:
Azken boladan, arrazoi desberdinengaitik, hainbat jardunaldietan (Txapelketa ofizial, Bizkaia Open torneo edota erakustadietan) hainbat kirolarien inpuntualtasunaren joera, nabarmena izan da. Adibidez:

  • Zozketarako ez agertzea.
  • Aurkezpenera oraindik ez agertzea.
  • Txapelketa ofiziala hasita dagoela ez agertzea.
  • Jardunaldiaren erdian agertzea.

Joera hauek, errespetu faltatzat jotzen dira gainontzeko kirolari, epaile, langile, ikusle eta udaleko ordezkarienganako. Honekin, jakinarazi nahi dizuegu, neurriak hartuko direla eta egoera diziplina batzordera bideratuko dela. Ekitaldia hasi baino ordu bat arinago, ekitaldia ospatuko den tokian egon beharko da. Hamabost minutuko tartea emango da, kirolariak epaileei fitxa erakutsi eta hortik aurrera zozketa edo pisaketan parte hartu ahal izateko.


Kasu honetan, federaziotik ere gure erantsukizuna hartuko dugu neurriak bete eta adibidea emateko.
Erabaki hau diziplina guztietan aplikatu beharko da. Ulertuko duzuelakoan eta denon artean egoera zuzenduko dugulakoan,

Adeitasunez,