Mingain urdinaren gaixotasunaren agerpena (Idiak)

2024-11-07

Proba bakoitzerako, ezinbestekoa izango da hurrengoko agiriak behar bezala beteta aurkeztea:

  • Animalia bizien (idiak) desinsektatze-agiria.
  • Animalien garraio-ibilgailuaren desinsektatze-agiria.

Araudi hau Bizkaiko Foru Aldundiko Abeltzaintza Zerbitzuak ezarri du, eta parte-hartzaile guztientzat nahitaezkoa dena.

Era berean, gogorarazi nahi dizuegu, abenduaren 1etik aurrera, probetan parte hartu nahi duten idi guztiek mihi urdinaren kontrako txertoa jarrita izan beharko dutela egun horretarako. Baldintza hau funtsezkoa da ekitaldian egongo diren animalia guztien segurtasun sanitarioa bermatzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiko Abeltzaintza Zerbitzuak ezarritako neurriak betetzeko erakusten duzuen prestasuna eskertzen dugu, guztien ongizatea eta osasuna bermatzeko helburuz.