Aldundiak 410.000 euro esleitu ditu 2024an Bizkaian kirol-lehiaketa federatuak bultzatzeko

2024-01-03

Dirulaguntzen eskaerak egiteko epea 2024ko otsailaren 1etik 29ra artekoa izango da eta Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (www.ebizkaia.eus) egingo dira.

Bizkaiko Foru Aldundiaren 202/2023 FORU DEKRETUA, abenduaren 21ekoa, foru diru-laguntzak emateko oinarri-arauak eta deialdia onartzen dituena. Diru-laguntza horiek emango zaizkie, hain zuzen ere, kirol talde eta erakundeei, 2024an Bizkaiko Lurralde Historikoan kirol lehiaketa federatuak antola ditzaten. (Deskarga)

Bizkaiko Foru Aldundiko Foru Dekretuaren laburpena; Foru Dekretu horren bidez foru dirulaguntzak emateko oinarri-arauak eta deialdia onartzen dira. Foru dirulaguntza horiek emango zaizkie, hain zuzen ere, kirol talde eta erakundeei, 2024an Bizkaiko Lurralde Historikoan kirol lehiaketa federatuak antola ditzaten. (Deskarga)