Eskola Kirolako jardunaldietarako begiraleak behar ditugu

2024-09-17

Bizkaiko Euskal Joko eta Kirolen Federakundetik, denboraldi honetan Herri Kiroleko jardunaldietan parte hartzeko begiraleak bilatzen ari gara, eskola kirola programaren barruan.

Baldintzak:

  • Euskaraz komunikatzeko gaitasuna.
  • Eskola Kiroletako Jarduera Fisikoen Begirale (MADE) titulua.

Baldintza hauek betetzen badituzu eta kirola maite baduzu, gure jardueretan parte hartzera eta Herri Kirolen garapenean gonbidatzen zaitugu.

Interesdunek federazioarekin harremanetan jartzeko aukera:

  • Posta elektronikoa: eskolakirola@herrikirolakbizkaia.eus

Zure zain gaude denboraldi berri honetan!