ISTRIPU KASUETARAKO PROTOKOLOA – 2024ko asegurua
OSASUN-LAGUNTZA MEDIKOAN JASOTZEKO ESKAERA
Asistentzia medikoa Allianzeko Koadro Medikoko zentroetan emango da. Polizaren barruan istripuren bat gertatuz gero, Allianzekin harremanetan jarri beharko da hurrengoko telefono-zenbakiari deituz:
900 404 44 40 – 913 343 23
Hil edo biziko larrialdietan izan ezik, jasandako lesioak kontuan hartuta, Koadro Medikoko Zentrorik egokienaren datuak eta kokapena emango dizkizuete. Informazio gisa, Allianz-en koadro medikoa kontsulta daiteke konpainiaren webgunean: www.allianz.es
Telefono bidezko lehenengo komunikazioan, hurrengo datuak eman beharko dira:
Istripua izan duenaren datu pertsonalak eta lesioen tipologia.
Istripua izan duenaren kolektiboaren datuak eta poliza-zenbakia:
Gertaeraren data, lekua eta deskribapena.
Ondoren, eta gehienez ere 7 eguneko epean, istripua izan duenak Istripuak Jakinarazteko Partea aurkeztu beharko du, dagokion kolektiboak behar bezala beteta eta zigilatuta (Federzioak). Istripu-partea eman ahal izango da adierazitako telefono-zenbakiarekin harremanetan jarriz edo polizako bitartekariaren bidez. Behar bezala betetako istripu-partea jasotzen ez den kasuetan, aseguratuak ordainduko du osasun-prestazioaren kostua.
OSASUN-LAGUNTZARAKO BAIMENA
Allianzek baimendu behar du aldez aurretik edozein Osasun-laguntzako prestazio. Allianz-en berariazko baimenik gabe jasotako osasun-laguntzak ez du estaldurarik, hil edo biziko larrialdietan adierazitakoa izan ezik. Lehen asistentzia edo ondoz ondoko asistentzia medikoa emateko baimena adierazitako telefono-zenbakietan eskatuko da. Allianzek zuzenean emango dio baimena istripua izan duenari edota osasun-zentroari, kasuaren arabera.
Istripua izan duenaren bizitzarako edo osotasunerako arrisku larria dakarten ezinbesteko larrialdietan, beherago zehazten denaren arabera, gertuen dagoen osasun-zentroak artatu ahal izango du. Allianzek osasun-zentroari ordainduko dizkio istripua izan duenari larrialdiko laguntza emateak eragindako osasun-gastuak, istripua gertatu eta lehenengo 48 orduetan. Larrialdiko lehen asistentzia gainditu ondoren, istripua izan duena Osasun Taldeko Zentro batera eraman beharko dute, tratamenduarekin jarraitzeko. Allianzek ez du bere gain hartuko prestazioen kostua osasun-koadrokoak ez diren zentroetan adierazitako 48 orduko epea gainditu ondoren, berariazko baimena izan ezean.