Lankidetza hitzarmena Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioarekin
2024-02-05
Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federazioak eta Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute bi erakundeen artean. Gainera, desgaitasuna duten pertsonentzako batzorde bat sortu da. Horrela, 2023ko martxoan onartutako Kirolaren Euskal Legean jasotako betekizunei jarraituz eta Gizarteratzeko Batzordearen 24. artikulua betez.
Lankidetza hori dela eta, aste honetan herri kirolen ekitaldi bat antolatu da Zorrotzako frontoian desgaitasunak dituzten pertsonentzat.