I. MAILAKO HERRI KIROLENTRENATZAILE IZATEKO IKASTARO OFIZIALA (2. promozioa)

2023-08-01

Herri Kiroletako kirol espezialitatean I mailako kirol entrenatzailearen diploma ziurtagiria.

Helburu Nagusia:

I. mailako kurtsoa, kirol hastapenean jardun nahi duten teknikariei zuzenduta dago. Maila honetan jasoko diren konpetentziak ondorengoak dira:

  • Kirol hastapeneko zehaztasuna, dinamizazioa eta heziketa.
  • Maila honetako ekitaldi eta txapelketetan, kirolariei, antolakuntza, akonpainamendu eta tutoretza helarazi.

Sarbiderako Baldintza Orokorrak:

  • Gutxienez 16 urte izatea.
  • Berariazko sarrera proba gainditzea.
  • DBH edo baliokidea ondorio akademikoetarako edo kirol irakaskuntzetarako baldintza akademikoen ordezko proba gainditzeko.
  • Gurasoen baimena adingabeentzat.

Izen Ematea:
Interesatuek irailaren 15a baino lehen eman beharko dute izena ekfb@euskalkirola.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz. Aurkeztu beharreko dokumentazioa (Dokumentazioa posta elektronikoz
aurreratzea. Jatorrizkoak sarrera-proban jasoko dira. Proba hori egin behar ez bada, postaz bidali Euskal Kirol Federazioen Batasunera 2023/09/15 baino lehen):

  • NANaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia.
  • Beharrezkoa den gutxieneko titulazio akademikoa (DBH) edo, halakorik ezean, ordezko heldutasun-proba gainditzea.
  • Inskripzio-orria, beteta eta sinatuta (VI. eranskina).
  • Transferentziaren ordainketa (ordaindu beharreko kontu-zenbakia: ES68 0138 0038 5301 1370 2724). Adierazi kontzeptuan Izen-abizenak.

Plaza kopurua: 30 ikasle.

Prezioa
Bloke Komuna: 80€
Bloke Espezifikoa: 340€
Ikastaroa guztira: 420€