Harrijasotzaile probak
modalitatea

Zertan datza?

Harri-Jasotzea, harri bat lurretik hartu eta sorbaldaraino jasotzean datza. Jarduera honetan dabilen kirolariari harrijasotzaile deritzo.

Historia

XX. mendearen hasieran harrien pisuen arautegia egiten hasi zen, lau forma geometriko nabarmenduz: zilindrikoa, kubikoa, esferikoa eta angeluzuzen paralelepipedoa.

Bitxikeriak

Badira zenbait herritan harri arrunt batzuk eta oraindik txapelketak egiten dira harri horiekin. Kanariar Uharteetan eta Irlandan ere Harri-Jasotzea egin izan da.