Lasto botatzea
modalitatea
deskargatu

Zertan datza?

Lasto Botatzea sarde bat erabiliz jaurtitzailea baino altuagoa den barra baten gainetik lasto fardo bat botatzean datza.

Historia

irol honen jatorria zelaietan batzen zen lastoa orga gainera botatzean dagoela esaten da. Kirol hau Iparraldean praktikatzen zen gehien bat baina gaur egun gainontzeko lurraldeetan oso hedaturik dago. Altura jauziaren moduan, hiru saiakera dituzte barra gainditzeko eta gero eta altuago kokatzen dute barra kanporaketa bakoitzean.

Bitxikeriak

Euskal Herrian ez ezik Irlandan, Eskozian eta Australian hedatuta dagoen kirola dugu. Herrialde haueterariko bakoitzak bere arauak erabiltzen ditu baina kirolaren funtsa berdina da denetan.