Txinga erutea
modalitatea

Zertan datza?

Txinga erutea, pertsona batek plaza batean leku batetik bestera txinga bana eskuekin eramatean datzan kirola da. Normalean 28 metroko plaza batean jokatzen da. Distantzia horrek plaza edo untze izena jasotzen du. Ez dago denbora mugarik eta txingak ez du lurra ukitu behar, bestela epaileak amaitutzat ematen baitu saioa. Txingak distantziarik luzeenean eramaten dituenak irabazten du.

Historia

Burdinarekin egin ohi zen lanean du jatorria.

Bitxikeriak

Iparraldea ez zen Hegoaldea bezain lurralde industrializatua, hori dela eta Iparraldean esne ontziak garraiatzen zituzten maiz eta handik sortu zen Ontzi Eramatearen modalitatea.